TXISTUKARIAK

Euskal sistema kontsonantikoan sei txistukari ditugu:

Igurzkariak: "z", "s" eta "x".
Afrikatuak: "tz", "ts" eta "tx".

Ortografia finkatu arte, akina bat buruhauste sortu die euskal idazleei. Izan ere, mendeetako euskararen egoera diglosikoak euskal idazleak kanpoko eredu grafikoa erabiltzera behartu ditu, eta haien sistemara egokitu beharrez, arazo handiak izan dituzte, euskarak sei fonema zituen lekuan gaztelaniak hiru eta frantsesak lau baino ez baitutuzte.
Euskal sistema kontsonantikoan txistukarien artean korrelazio bat dago. Bizkaieraz berba egiten den herrietan eta Gipuzkoako kostaldean ts eta z txistukariak galdurik daude. ts tz ahoskatzen da eta z berriz s, gainera azken aldian tx tz ere ahoskatzen da.
Fenomeno honi neutralizazioa deritzo.

(EB) antzina> antxina (B) (1. testua- 3. lerroa)
(EB) bakoitzak > bakotxak (B) (1. testua- 7.lerroa)
(B) naz> nas (B) (1. testua- 14. lerroa)
(B) pozez> poses (B) (3. testua- 1. lerroa)
(B) ezkero > eskero (B) (3.testua- 9. lerroa)
(B) gizendu > gisendu (B) (3. testua- 15. lerroa)
(B) zelan > selan (B) (2. testua-5. lerroa)