http://www.habe.org/habenet/ikaslearengunea/pdf/EuskalAditzLaguntzailea.pdf
1.-Aditz laguntzailea. Lau aditz laguntzaile jakin erabiltzen ditu euskarak ber eeuskalki guztietan eta euskara batuan:

INDIKAT. BESTEETAN
Nor (nori) Izan Edin
Nor (nori) nork Ukan Ezan

Bizkaiera da salbuespena, ezanen ordez egin erabiltzen baitu.
Dezagun/ (B) daigun -> "Eranzi daigun."(1.testua-13. lerroa)

2.-Aditz laguntzailean -o- bokalaren aldeko aukera du egina: dot, dozu...
"gau txori izan biarko dot neure bizitza guztian" (1. testua- 6-7 lerroak)
"esan gura dot" (Audioko testua- 25. lerroa)

3.- Aditz-pluralgilea, beste euskalkietan tartekaturik doana usuenik, bizkaieraz azken puntan doa eta -z da beti.
(EB) dauZkagu/ (B) daukaguZ
diZKIo/ zaiZKIzu deutsoZ/jatzuZ
datoZ/ datoZ
daramaTZAt/ daroadaZ
"larrosak dauzkazu" (audioko testua 2. lerroa)
"Jaioko jatzubez barrijak, ta ez jatzube igarriko gitxi batzuk..." (1. testua- 7-8 lerroak)
"gorriak ez jataz hainbeste gustatzen" (audioko testua- 5. lerroa)

4.- Iraganean, hirugarren pertsonaren morfema-ezaugarria (z-) galdu egiten da.
(EB) zegoen/ (B) egoan
zuten/ eben
"iges egieban ezer eranzun baga" (1. testua-16. lerroa)
Ez, halere, Gipuzkoako bizkaieraz: esan zeben, esan zostan...

5.- Hegoaldeko ohiturari jarraituz, aditzondorik ez du erabiltzen.
(EB) ekar diezaion / (B) ekarRI deion

6.-Datiboekin agertzen diren formak - nori pertsona-morfemari eta predatiboari dagokienean- oso bereizten dira euskara batutik.
Nor-nori: zait, zaik/-n, zaio, zaigu../ (B) jat(a), jak/-n, jako, jaku...
Nor-nori-nork: dit (d-i-t) / (B) deust (d-eu-st)
diot (d-i-o-t) / deutsot (d-eu-tso-t)
dizkiot (d-i-zki-o-t) / deutsodaz (d-eu-tso-da-z)

"Emoten deutsadanian" (3. testua-2.lerroa)
"Gorriak ez jataz hainbeste gustatzen" (Audioaren testua- 5. lerroa)
"eta akordau jakun" (2. testua-15.lerroa)

7.-Naz, az, zarie eta antzeko aditz-formak ere ezaugarri nabarmenak dira.
" ta neu izango naz" (1. testua- 14. lerroa)

EZAUGARRIAK
8.- Genitiboa (-ren)
"Arrautza handi biren jaube! (3. testua-11. lerroa)

9.- Genitiboa (-ko)
"Jaioko jatzubez barrijak" (1. testua- 7. lerroa)
"euriak emandako ura ere..." (Audioaren testua-18.lerroa)
"ez deko antzinako moduko usaina" (Audioaren testua-23.lerroa)

10.- -agaz
"arrotasuna artubaz iñoren mesediakaz" (1. testua- 16. lerroa)
"lagun bat edo euki eban beragaz" (2. testua- 2. lerroa)
"usain ederragaz eta, galdua dau" (audioaren testua- 31. lerroa)

11.- -ten
"egoten direnak" (Audioaren testua- 33. lerroa)
"joaten da" (Audioaren testua- 5. lerroa)
"Zer, baldin nik eruaten" (3. testua- 6. lerroa)
"Badau beti imiñiten" (3. testua- 5. lerroa)

12.- -rik
"Ez teutsa iñori kalterik egiten" (1. testua- 2. lerroa)
"ez daukat arpegirik" (1. testua-6. lerroa)
"apainduba buruba ikusirik" (1. testua- 9-10.lerroak)
"Eztago bera baño itxusi ta ezañagorik" (1. testua-12. lerroa)
"Eztago zuben artian ni baisen ederrik" (1. testua- 10. lerroa)
"Bere zuloti txito ederto jantzirik" (1. testua- 9. lerroa)
Honen gainean eraikitzen da, "-ko" erantsita

13.- -ta
"Eguan lotsatuta arpegirik emoezinda" (1. testua 4. lerroa)
"Ez nakutsu danau moztuta" (1. testua- 5. lerroa)