"http://www.goear.com/files/external.swf?file=607e9c6"

Euskalkiaren transkripzioa
  • Zer koloretako larrosak dauzkazu?
  • Zuriak eta gorriak.
  • Zeintzuk dira zuri gehien gustatzen zaizkizunak?
  • Beno, ba, gorriak ez jataz hainbeste gustatzen, ze haize bat dago, dena hondatu egiten dau petaloz beterik tarte guztiak ipintzen dauz, eta arin joaten da. Orain, zuriak agoantatzen dau, hiru remesa edukitzen dituz urtean. O sea ke, edukitzen dituz maiatzean, gero abuztuan eta, gero, septienbrean ere bai.
  • A, bai, e!?
  • Bai, bai! Hiru bider edukitzen dau, e.
  • Fuerteagoa bezala da?
  • E?
  • Fuerteagoa larrosa txuria?
  • Bai, bai; fuertetxeagoa da.
  • Begira!
  • Bai, bai.
  • Eta beti eduki izan dituzue etxe aurrean hainbeste larrosa?
  • Bai, beti, egindako urtetan behintzat, urte askotan bai.
  • Begira! Eta zaindu ere egin beharko dira, ala kanpo... euriak emandako ura ere...
  • Ez, ez, ez. Urtean behin podatuz gero, listo dago.
  • Bai, e?
  • Bai, besterik ezebez.
  • Eta usaina ere usain goxoa zabaltzen du?
  • Ez, ez deko hainbeste horrek zuriak usain goxoa. Oraingo larrosak eta... ez deko antzinako moduko usaina, hainbestean, e!
  • Lehen... hor ere..., beste gauza askotan bezala, aldatu egin al dira gauzak?
  • Aldatu egin da. Bai, egia, ze antzina larrosak... beste lora batzuk, igual, usain gehiagokoak dagoz: lirioak eta horrek, aleliak esan gura dot.
  • Bai.
  • >Aleliek eta horrek ematen dauz usaina udaberrian eta gozoa iluntzeetan eta...
  • Eta larrosak ez hainbeste?
  • Larrosak... bai, beti bai, baina ez hainbestean.
  • Lehenago gehiago?
  • Lehenagokoak bai. Inoiz eduki dot usain gozoa dekon larrosa, gorri ederra be, usain ederragaz eta, galdua dau.
  • Begira!
  • Berririk ez dot erosi, eta... ez dakit egongo dira, igoal, dendan, baina ez dot pentsatzen egoten direnik. Hor saltzen egoten direnak ez daue edukitzen usainik.
  • Ez da batere.

Argibideak

-Mendebaldeko bizkaieraren barruan sailkatuta dago, Bermeo aldeko hizkera-motaren barruan.
-Ezaugarriak:

-s/z: Ez dira bereizten, ez eta ts/tz ere.

-Aditza: Bizkaierakoa, laburdura nahikoduna eta loturak sortzen dira aditz erroaren eta laguntzailearen artean.

-Norekin, deklinabideko kasua, nogaz (singularrean bakarrik agertzen da)

-Hitzen amaierako aldaketak:

*e + a > ie


Nahiko urtiek dekeze


Horixe lorie dekena


Nik urte bikok badekotaz etxien

*i + a > ixe


Udabarrixen


zurixek


gorrixek

*o + a > ue


usain gehixaukue


igezkuek


oinguek

*Forma berezi batzuk: (Lekeitio-Markina inguruan bezala)


normalin kasik politxau diz


Horretara dediketan diezenak, lora sikuk eitten, emotentsez kolorik


Gu jun giñen terrenuk hartzen eta hartzen


-it > tt egiten du eta zenbait kasutan tx ere bai (kostalde partean bezala):


normalin kasik politxau diz


lora sikuk eitten, emoten (deu)tsez kolorik


intentako (d)ot aproba itten


-Joan aditza:


*infinitiboa esateko /jun/ hasierako /j/ hori gogor eginez:


Urrun jun bide (behar da)


*aditz formak:


Danak goiez akabaten edo


-Gerundioa: -t(z)en


Danak goiez akabaten


Ez dau errez atrapaten


-Aditz laguntzaile bereizgarriak: dira > diz


normalin kasik politxau diz


etxe guztixek jun diz izten, izten eta gu jun giñien terrenuk hartzen
(Agertzen ez diren zenbait ezaugarri, inguru horretakoak):

-/j/ letraren ahoskera gogorra.

-Nor-nori aditz formatan hasierako /j/ = iota esanda

(Beharbada, ezezkoa egitean /ez + jako/ = /etxako/ (¿???)


http://www.bizkaiairratia.com/soinu.php