Honako azentu moldeok bereizten ditugu: (1)Getxo-gernika, (2)Lea-Artibai,(3) Txorierri,(4) Arratia, (5)Durangaldea eta (6)Hego-Bizkaiera. Zehaztuko irizpideak honakook izan ziren:
(a) Bereizgarria ez bereizgarria
(b) Azentu eremua: talde prosodikoa/erroa
(c) Azentua txertatzeko norabidea eta silaba buruaren kokaera
(d) Doinu-azentua erabiltzea
(e) Azken silaban azentua onartzea edo ez
Lehen irizpideari dagokionez, azentuaren berezitasun maila barietate guztietan ez dela bat adierazi zen, izan ere, leku batzuetan, morfologiaren ezaugarriek eurok baldintzatuta, errendimendu handikoa eta ezinbestekoa den ginoan, beste batzuetan beronen funtzioa askoz ere mugatuagoa da.
Hego-Bizkaiera ereduan, ez dago ezelako kontrasterik, ez berbetan ez eta, esate baterako, singular eta pluralaren arteko bereizketan. Berba guztiak berdin azentuatzen dira, baita erdaratik datozenak ere. Mailegu berriek, euskararen sisteman integratzekotzat edo, azentu sistemari egokitzen zaizkio: "fabríkie", "sillíe", "musíkie", "majóa" e.a. Badirudi beraz azentu ereduen sailkapenean desberdintasun hau guztiz oinarrizkoa dela. Lehen hurbilketa batean, azentu bereizgarria eta azentu ez-bereizgarria bereiz ditzakegu.
(1) Getxo-Gernika Azentu bereizgarria.
Azentuera arrunta azaltzeko, talde fonologikoa osatu ostean, azentua beronen azken silaban txertatzen da; hitz markatuak azentu lexikala beste edozein silabatan daukatenak dira. Laburtuta honela eman ditzakegu arauak:
(1)Talde fonologikoa osatu
(2)Azentua taldearen azken silaban.
Azentu eredu hau ondoko herriotan gertatzen da: Bermeo, Elantxobe, Ibarrangelua, Mundaka, Lekeitio, Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Mungia, Meñaka, Busturia, Ereño, Kortezubi, Murueta, Arratzu, Ajangiz, Errigoiti, Forua, Mendata, Muxika, Nabarniz, Arteaga, Barrika, Berango, Gatika, Getxo, Gorliz, Jatabe, Laukiz, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz.
(2) Lea-Artibai
Berba ez-markatuetan talde fonologikoa osatu ostean azentua azkenaurreko silaban txertatzen da. Azentuera hau ondoko herrietan egiten da: Ea, Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Markina, Mendexa, Munitibar, Ondarroa.
(3)Txorierri
Barietate hau Leioan, Erandion, Loiun, Sondikan, Derion (ez denek), Zamudion eta Lezaman egiten da eta trantsizio eremutzat jo genezake. Leioa, Erandio eta Loiuko datuen azalpen fonologikorako bereiztu behar dira alde batetik, silaba bateko edo biko erroak, eta bestetik, hirukoak. Azentuera arruntaren arauak honela labur ditzakegu:
(1)Silaba bat eta bikoetan taldearen azken silaban.
(2)Hiru silabakoetan erroaren azken silaban.
Sondikan arauok apur bat aldatuta proposa ditzakegu; silaba bat eta biko erroek, onologikoaren barnean, azentua mugatzailean hartzen badute ere, pausa aurrean, Leioan, Erandion eta Loiun ez bezala, silaba biko bokalez amaitutako erroetan azentua atzeratu egiten da silaba batez, "txakurré" eta "gixoná", baina "burúe" eta "idíe". Derion, Zamudion eta Lezaman arauak honela laburtuko lirateke.
(1) Silaba bateko eta taldearen azken silaban.
(2)Silba bi eta hirukoetan erroaren azken silaban.
(4) Arratia
Silaba bateko eta biko erroko berbekin azentua talde klitikoaren azkenaurreko silaban txertatzen da, hots, mugatzailea biltzen duen silaban; hiru silabako berbekin, berriz, erroaren azken silaban. Berba markatuak azentua lehen edo bigarren silaban daukatenak dira; markatuen kasuan azentu lexikalak ez da mugitzen talde fonologikoan. Laburbilduz, azentuera arruntaren ezaugarriak honela eman ditzakegu:
(1)Silaba bat eta bikoetan taldearen azkenaurreko silaban.
(2)Hiru silabakoetan erroaren azken silaban.
Txorierri eta Arratiako ereduon arteko desberdintasun nabarmena da azken silaban azentua onartzea edo ez.
(5)Durangaldea
Barietate honen barruan Derio, Zamudio eta Lezamako hiztun batzuen ereduak, Larrabetzu eta Durangaldeko herri guztiak kokatzen dira. Azentua txertatzeko arau nagusia, azentua txertatzeko eremua talde fonologikoa da herri batzuetan eta erroa, ostera, beste batzuetan.
(6)Hego-Bizkaiera
Barietate hau ondoko herriotan gertatzen da: Ubidea, Otxandio, Arrigorriaga, Basauri, Begoña, Buja, Etxebarri, Ugao, Zaratamo, Zollo, Orozko, Arakaldo, Arrankudiaga. Azentua txertatzeko arauak, nahikoa errazak dira:
(1)Talde fonologikoa osatu
(2) Azken silaba estrametrikala
(3) Azentua bigarren silaban txertatu
AZENTUA
Honako azentu moldeok bereizten ditugu: (1)Getxo-gernika, (2)Lea-Artibai,(3) Txorierri,(4) Arratia, (5)Durangaldea eta (6)Hego-Bizkaiera. Zehaztuko irizpideak honakook izan ziren:(a) Bereizgarria ez bereizgarria
(b) Azentu eremua: talde prosodikoa/erroa
(c) Azentua txertatzeko norabidea eta silaba buruaren kokaera
(d) Doinu-azentua erabiltzea
(e) Azken silaban azentua onartzea edo ez
Lehen irizpideari dagokionez, azentuaren berezitasun maila barietate guztietan ez dela bat adierazi zen, izan ere, leku batzuetan, morfologiaren ezaugarriek eurok baldintzatuta, errendimendu handikoa eta ezinbestekoa den ginoan, beste batzuetan beronen funtzioa askoz ere mugatuagoa da.
Hego-Bizkaiera ereduan, ez dago ezelako kontrasterik, ez berbetan ez eta, esate baterako, singular eta pluralaren arteko bereizketan. Berba guztiak berdin azentuatzen dira, baita erdaratik datozenak ere. Mailegu berriek, euskararen sisteman integratzekotzat edo, azentu sistemari egokitzen zaizkio: "fabríkie", "sillíe", "musíkie", "majóa" e.a. Badirudi beraz azentu ereduen sailkapenean desberdintasun hau guztiz oinarrizkoa dela. Lehen hurbilketa batean, azentu bereizgarria eta azentu ez-bereizgarria bereiz ditzakegu.
(1) Getxo-Gernika Azentu bereizgarria.
Azentuera arrunta azaltzeko, talde fonologikoa osatu ostean, azentua beronen azken silaban txertatzen da; hitz markatuak azentu lexikala beste edozein silabatan daukatenak dira. Laburtuta honela eman ditzakegu arauak:(1)Talde fonologikoa osatu
(2)Azentua taldearen azken silaban.
Azentu eredu hau ondoko herriotan gertatzen da: Bermeo, Elantxobe, Ibarrangelua, Mundaka, Lekeitio, Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Mungia, Meñaka, Busturia, Ereño, Kortezubi, Murueta, Arratzu, Ajangiz, Errigoiti, Forua, Mendata, Muxika, Nabarniz, Arteaga, Barrika, Berango, Gatika, Getxo, Gorliz, Jatabe, Laukiz, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz.
(2) Lea-Artibai
Berba ez-markatuetan talde fonologikoa osatu ostean azentua azkenaurreko silaban txertatzen da. Azentuera hau ondoko herrietan egiten da: Ea, Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Markina, Mendexa, Munitibar, Ondarroa.(3)Txorierri
Barietate hau Leioan, Erandion, Loiun, Sondikan, Derion (ez denek), Zamudion eta Lezaman egiten da eta trantsizio eremutzat jo genezake. Leioa, Erandio eta Loiuko datuen azalpen fonologikorako bereiztu behar dira alde batetik, silaba bateko edo biko erroak, eta bestetik, hirukoak. Azentuera arruntaren arauak honela labur ditzakegu:(1)Silaba bat eta bikoetan taldearen azken silaban.
(2)Hiru silabakoetan erroaren azken silaban.
Sondikan arauok apur bat aldatuta proposa ditzakegu; silaba bat eta biko erroek, onologikoaren barnean, azentua mugatzailean hartzen badute ere, pausa aurrean, Leioan, Erandion eta Loiun ez bezala, silaba biko bokalez amaitutako erroetan azentua atzeratu egiten da silaba batez, "txakurré" eta "gixoná", baina "burúe" eta "idíe". Derion, Zamudion eta Lezaman arauak honela laburtuko lirateke.
(1) Silaba bateko eta taldearen azken silaban.
(2)Silba bi eta hirukoetan erroaren azken silaban.
(4) Arratia
Silaba bateko eta biko erroko berbekin azentua talde klitikoaren azkenaurreko silaban txertatzen da, hots, mugatzailea biltzen duen silaban; hiru silabako berbekin, berriz, erroaren azken silaban. Berba markatuak azentua lehen edo bigarren silaban daukatenak dira; markatuen kasuan azentu lexikalak ez da mugitzen talde fonologikoan. Laburbilduz, azentuera arruntaren ezaugarriak honela eman ditzakegu:
(1)Silaba bat eta bikoetan taldearen azkenaurreko silaban.(2)Hiru silabakoetan erroaren azken silaban.
Txorierri eta Arratiako ereduon arteko desberdintasun nabarmena da azken silaban azentua onartzea edo ez.
(5)Durangaldea
Barietate honen barruan Derio, Zamudio eta Lezamako hiztun batzuen ereduak, Larrabetzu eta Durangaldeko herri guztiak kokatzen dira. Azentua txertatzeko arau nagusia, azentua txertatzeko eremua talde fonologikoa da herri batzuetan eta erroa, ostera, beste batzuetan.(6)Hego-Bizkaiera
Barietate hau ondoko herriotan gertatzen da: Ubidea, Otxandio, Arrigorriaga, Basauri, Begoña, Buja, Etxebarri, Ugao, Zaratamo, Zollo, Orozko, Arakaldo, Arrankudiaga. Azentua txertatzeko arauak, nahikoa errazak dira:(1)Talde fonologikoa osatu
(2) Azken silaba estrametrikala
(3) Azentua bigarren silaban txertatu