Diño pozez bere artian:

<<Emoten deutsadanian

Baten bakarrik artua,

Arrautza egunekua

Badau beti imiñiten,

Zer, baldin nik eruaten

Badeutsat artua bi bider?

Arrautza bat ez da ezer

Emon ezkero janaldi bi,

Laster egingo bere nau ni

Arrautza andi biren jaube.

Zelan asmau ez ete dabe

Onelako gauzarik?>>

Alan ero erorik

Gizendu zan ollua;

Ta arrautza batekua

Alpertu zan guztixa.

BETI IZAN DA EGIXA:

GEIXEGI BILLATZIA

EZER BAGA GELDITZIA.