Bizkaia Euskal Herriko zazpi lurraldeetako bat da.
Administratiboki, Euskal Autonomia Erkidegoko foru probintzia edo lurralde historikoa da, honen mendebaldean kokatua. Iparraldean kantauri itsasoa du; hegoaldean Burgos eta Araba; mendebaldean, Kantabria eta Burgos eta ekialdean Gipuzkoa. 2.217km²-ko azalera eta 1.146.421 biztanle ditu Bizkaiak. Euskal Herriko herrialderik populatuena da eta Bilbo Handiak osatzen du gaur egun dagoen konurbazio garrantzitsu bakarra.
Hiriburua Bilbo da.
BIZKAIERA Mendebaleko euskara euskalkia da, tradizionalki bizkaiera izena hartu izan duena. Mendebalekoa izendapena zehatzagoa da, euskalki honek daukan mugaz gaindiko izaera kontuan hartuta. Izan ere, Bizkaian ez ezik, Gipuzkoako Debagoiena eta Debabarrenan eskualdeetan eta Arabako Aramaio eta Legutio herrietan ere erabiltzen baita. Gainera, arabera zena euskalki honen barruan sailkatzen da, eta Burgos eta Errioxako euskararen arrastoek mendebaleko euskararekin bat egiten dute.
Berba egiten den lurraldea, gutxi gorabehera erromatar berriemaileek aipatutako Caristii euskal tribuaren lurraldearekin bat dator. Dena dela, egungo euskalkien eta antzinako tribuen arteko lotura ez dute aditu guztiek onartzen. Koldo Zuazo euskalariak, egungo euskalkien sorrera Erdi Aroan kokatzen du, antzinaroan izan zitekeen errealitatetik oso urrun. Bere ustez, mendebaleko euskararen hainbat ezaugarri Gasteiz hiritik hedatu ziren. Hirigune honetan sortutako berrikuntzak Araban, Bizkaian, Deba ibarrean eta Errioxan zabaldu bide ziren, eta ahulago, Urolaldera, Goierrira eta Nafarroako mendebaleko hiru ibarretara: Burunda, Ameskoak eta Lana.
Zenbait adituren ustez, Kike Fernandez de Pinedo eta Xabi Otsoa de Alda kasu, mendebaleko euskararen sorrera Gasteiz inguruan eman bide zen nonbait Xii eta XIII.mende bitartean, eta handik hegoaldera zein iparraldera hedatu.
Administratiboki, Euskal Autonomia Erkidegoko foru probintzia edo lurralde historikoa da, honen mendebaldean kokatua. Iparraldean kantauri itsasoa du; hegoaldean Burgos eta Araba; mendebaldean, Kantabria eta Burgos eta ekialdean Gipuzkoa. 2.217km²-ko azalera eta 1.146.421 biztanle ditu Bizkaiak. Euskal Herriko herrialderik populatuena da eta Bilbo Handiak osatzen du gaur egun dagoen konurbazio garrantzitsu bakarra.
Hiriburua Bilbo da.
BIZKAIERA
Mendebaleko euskara euskalkia da, tradizionalki bizkaiera izena hartu izan duena. Mendebalekoa izendapena zehatzagoa da, euskalki honek daukan mugaz gaindiko izaera kontuan hartuta. Izan ere, Bizkaian ez ezik, Gipuzkoako Debagoiena eta Debabarrenan eskualdeetan eta Arabako Aramaio eta Legutio herrietan ere erabiltzen baita. Gainera, arabera zena euskalki honen barruan sailkatzen da, eta Burgos eta Errioxako euskararen arrastoek mendebaleko euskararekin bat egiten dute.