PERU:Mozolua edo motz-ollua da ollo-motza, ta agertuten dau bere motztasuna arpegijan. Ontza zerren on utsa dan. Ez teutsa iñori kalterik egiten. Gura dau enzun gure artian dabillen ipuin sona ta barre egiteko bat? Antxina antxina baten jaio zan mozolua luma baga, motz motzik edo billosik. Eguan lotsatuta arpegirik emoezinda. Asi zan uluka. Batu zirian ulubetara txori asko: ingiratu ta itandu eutseen, zer eban? Eranzun eutseen, zer izango dot? Ez nakutsu danau moztuta, luma bat baga? Otzak igaro biar nau, ta ez daukat arpegirik egunaz urteteko; gau txori izan biarko dot neure bizitza guztian. Emoidazubez arren bakotxak lumatxu batzuk; jaioko jatzubez barrijak, ta ez jatzube igarriko gitxi batzuk kenduba gaiti. Errukitu zirian; emoeutseezan luma alik onenak ta ederrenak. Alango baten urteeban bere zuloti txito ederto janzirik. Arrotu zan dana ain apainduba buruba ikusirik, ta esateutseen beste egazti ta txorijai, eztago zuben artian ni baisen ederrik. Begira nire luma bete ta ederrai. Egieben beste txorijak euren batzaarra, ta zinuen. Zer? Lotsatuko gaitubala guztiok zantar zarrak? Eztago bera baño itxusi ta ezañagorik bere arpegi ta korputzian. Geuria da daukan luma janzi ederra. Eranzi daigun. Esaeban kurrilloiak, obe izango da leenago mandatu bat bialdutia gure aldetik, eskatuten jakozala atzera, emon jakozan lumaak, ta neu izango naz mandatari. Juan jakon kurrilloia ta emoeutsan mandatuba. Mozolua larritu zan, ta damutu jakon arrotasuna artubaz iñoren mesediakaz. Iges egieban ezer eranzun baga. Arik ona dabill ezkutuz, buruba egunaz agertuten eztabela beste txorijen bildurrez. Nos bait urteten badau, darraikoz txori asko euren lumaak kendu gurarik, ta darua bizitza bakar bat, eta au, bere arrotasunaren dongakerija gaiti.
Juan Antonio Mogel. Peru Abarka
PERU: Mozolua edo motz-ollua da ollo-motza, ta agertuten dau bere motztasuna arpegijan. Ontza zerren on utsa dan. Ez teutsa iñori kalterik egiten. Gura dau enzun gure artian dabillen ipuin sona ta barre egiteko bat? Antxina antxina baten jaio zan mozolua luma baga, motz motzik edo billosik. Eguan lotsatuta arpegirik emoezinda. Asi zan uluka. Batu zirian ulubetara txori asko: ingiratu ta itandu eutseen, zer eban? Eranzun eutseen, zer izango dot? Ez nakutsu danau moztuta, luma bat baga? Otzak igaro biar nau, ta ez daukat arpegirik egunaz urteteko; gau txori izan biarko dot neure bizitza guztian. Emoidazubez arren bakotxak lumatxu batzuk; jaioko jatzubez barrijak, ta ez jatzube igarriko gitxi batzuk kenduba gaiti. Errukitu zirian; emoeutseezan luma alik onenak ta ederrenak. Alango baten urteeban bere zuloti txito ederto janzirik. Arrotu zan dana ain apainduba buruba ikusirik, ta esateutseen beste egazti ta txorijai, eztago zuben artian ni baisen ederrik. Begira nire luma bete ta ederrai. Egieben beste txorijak euren batzaarra, ta zinuen. Zer? Lotsatuko gaitubala guztiok zantar zarrak? Eztago bera baño itxusi ta ezañagorik bere arpegi ta korputzian. Geuria da daukan luma janzi ederra. Eranzi daigun. Esaeban kurrilloiak, obe izango da leenago mandatu bat bialdutia gure aldetik, eskatuten jakozala atzera, emon jakozan lumaak, ta neu izango naz mandatari. Juan jakon kurrilloia ta emoeutsan mandatuba. Mozolua larritu zan, ta damutu jakon arrotasuna artubaz iñoren mesediakaz. Iges egieban ezer eranzun baga. Arik ona dabill ezkutuz, buruba egunaz agertuten eztabela beste txorijen bildurrez. Nos bait urteten badau, darraikoz txori asko euren lumaak kendu gurarik, ta darua bizitza bakar bat, eta au, bere arrotasunaren dongakerija gaiti.