Lemoiz


- Izan ziran neskatila bi, hor neskatila bat egon zan tabernan eta uzaba eta joan ziran (...) zerera, euron herrira edo aste bat pasetan, eta lagun bat edo euki eban beragaz lo egiten gauean, eta gero mutilak etorri ziran, santomasak izan eta Armintzatik Lemoizerantza, eta ikusi eben bentanan argia, argia, santomasetan argia, eta joan ziran bentanara, bentanara, Jatabekoak izan ziran, eta Jatabekoak horreek ekanduak, e, beti, igan eben bentanara topau egin eben eskilarea, handia behar zan eta igan eben eta, holan izan zan gero, eta gero hori egin zan epaitegira, mutilak eroan ebazan uzabak, a, epaitegira

- Baina zelan izan zan?

- Eta gero uzaba hor ibili ziran zerak mutilak joan Laukizera, eta bertsoak atara neskatoari, bai eta ja hasten zan

"kantau gura geuskio bertso bat edo bi,
Santo Tomas bigarren gaueko lanari,
hiru lehengusu ginan bidean etorri,
geure pasadizuak kontetan alkarri"

- Gero asko izan zan eta ez dakit gero, baia gero

"(...) argia
lo gero argi bat bentanara agertu zanean,
gaueko hamabiak inguru ziran,
eta akordau jakun,
etorri etorri egoan gauza bat gogora,
igan behar geunkela goiko bentanara,
eta eskilarea behar zan gorputz handikoa,
txikerra ez zan gauza labur eginekoa,
eta baita topau genduan behar zan modukoa,
eta igan genduan bentanara,
igan, eta hasi ginan bentanea egoten
Maria Urtubairi gedarrak egiten,
gero, geure uste bagarik baita bere euken,
Maria Eskondrillas ohea lagun egiten
eta etorri ziran biak behingo baten
beste askori sarri egineko moduan"