Bokalak
Bost fonema bokaliko ditugu euskaraz: /a, e, i, o, u/ Askotan aipatu da zubererak seigarren bokal bat ere baduela, baina hori ez da zuezena. Inguramendu foniko konkretuetan baino ez da gertatzen, eta gertakari fonetiko /ü/ huts bat besterik ez da; beraz, haren aldatze hutsak ez du bi hitz edo gehiagoren arteko esanahia bereizteko balio.

Euskal sistema bokalikoa
Sarritan entzun izan da euskarak eta gaztelaniak ez dutela alde handirik bokalei dagokienez, bederen. Baieztapen hori, aldiz, ez da guztiz egia.
Txillardegiren aburuz, fonologikoki berdinak dira baina fonetikoki ezberdinak. Hau da, gaztelaniaren eta euskararen sistema bokalikoan 5 bokal azaltzen badira ere, berauen ahoskera ezberdina da.

Bokal alternantziak
Aipatu dugu, dagoeneko, bokal alternantziak bi arrazoirengatik sortzen direla:

• Inguramendua fonikoaren eraginez
• Euskal bokalen hurbiltasunaren ondorioz

(EB) Ematen > Emoten (B) (2)(3.testua)
(EB) Eman > Emon (B) (15) (3.testua)
(EB) Zen > Zan (B) (21) (3.testua)
(EB) Biluzik > Billosik (B) (4) (1.testua)
(EB) Inguratu > Ingiratu (B) (5) (1.testua)
(EB) Gutxi > Gitxi (B) (9) (1.testua)
(EB) Dut > Dot(B) (6) (1.testua)
(EB) Dena > Dana (B) (11) (1.testua)
(EB) Beldurrez > Bildurrez (B) (20) (1.testua)
(EB) Euron > Euren (B) (2) (2.testua)
(EB) Irteteko > Urteteko (B) (7) (1.testua)
(EB) Igan > Igo (B) (27) (2.testua)

Bokal asimilazioak
Hiru silabadun hitzetan, silaba baten aurreko silabajo bokala bereganatzea eta aldatzeari deritzo asimilazioa.

(EB) Atera > Atara (B) (10) (2. testua)
(B) Uluka (5) (1.testua)

Bokal elkarketak
Bi bokal elkartzen direnean, bilakaera desberdinak sortzen dira. Aipatu beharra dago -a+a eta -o+a bokal elkarketak bilakaera ezberdinak dituztela kokapenaren arabera. -A+a: mendebaldean "ea" bilakaera du nagusiki; erdialdean "ie" da bilakaera nagusia; ekialdean "ia" da nagusitzen den bilakaera. -O+a eklarketa berriz: mendebaldean "oa" bilakatzen da; erdialdean "ue" da bilakaera nagusia; ekialdean "ua" da bilakaera nagusia.

(EB) Artean > Artian (B) (1) (3.testua)
(EB) Artoa > Artua (B) (3) (3.testua)
(EB) Egunekoa > Egunekua (B) (4) (3.testua)
(EB) Badago > Badau (B) (5) (3.testua)
(EB) Nai > Nau (B) (10) (3.testua)
(EB) oiloa > Ollua (B) (15) (3.testua)
(EB) Gelditzea > gelditzia (20) (3.testua)
(EB) Mozoloa > mozolua (B) (1) (1.testua)
(EB) Behar > Biar (B) (7) (1.testua)
(EB) Pasadizoak > Pasadizuak (B) (15) (2.testua)

Harmonia Bokalikoa

Fenomeno bokaliko hau ere asko gertatzen da. Horren arabera, /i/ eta /u/ bokalen eraginez, hurrengo silaban dagoen /a/ bokala itxi egiten da, /e/ bihurtuz.

(EB) Artean > Artian (B) (1) (3.testua)

Diptongoak
/i/ eta /u/ bokalek beste hainbat bokalekin silaba berean osatzen duten talde fonikoari deritzo. Beraz, bokal batek itxia ezan behar du eta besteak irekia edo erdi irekia; hala era, biak itxiak izan daitezke. Bi mota daude:

- Beheranzkoak: jatorrenak eta gehien erabiltzen direnak; hau da; betidanik euskarak izan dituenak au,eu,oi,ai,ei. Adibidez:

(EB)Arrautza > arrautza(B) (8) (3.testua)
(EB)Nahi > Nau (B) (10) (3.testua)
(EB)Jaube > jabe (B) (11) (3.testua)
(EB)Asmatu > asmau (B) (12) (3.testua)
(EB)Gauzarik > gauzarik (B) (14) (3.testua)
(EB)Gehiegi > geixegi (B) (20) (3.testua)
(EB)Da > dau (B) (2) (1.testua)
(EB)Bezain > baisen (B) (12) (1.testua)

- Goranzkoak: arrotzak dira, euskal sistema bokalikoan ez dira ohikoak. Maileguzko hitzetan agertzen dira batez ere, hizkuntza erromanikoek goranzko diptongoak erabiltzeko joera baitute: ia,ie, io, ua, ue, ui. Adibidez:

(EB)Artean > artian (B) (1) (3.testua)
(EB)Artoa > artua (B) (3) (3.testua)
(EB)Egunekoa > Egunekua (B) (4) (3.testua)
(EB)Oiloa > ollua (B) (15) (3.testua)
(EB)Batekoa > batekua (B) (16) (3.testua)
(EB)Bilatzea > billatzia (B) (19) (3.testua)
(EB)Gelditzea > gelditzia (B) 20) (3.testua)

Tradizioz goranzko diptongo horiek ekiditeko joera nagusitu da. Hiru bide jarraitu izan dira:

-Monoptongazioa

(EB)Diot > Dot (B) (7) (1.testua)

- Kontsonante epentetikoa tartekatzea

(EB) Mandatua > Mandatuba (B) (18) (1.testua)

- Azentu silaba aldatzea:
(EB) cién > zíen