1729an, Manuel Larramendi jesuitak El Imposible Vencido. El arte de la lengua bascongada izeneko euskararen gramatika bat argitaratu zuen Salamancan. Bertan hainba dialekto edo euskalki bereizi zituen: gipuzkera, bizkaiera, nafarrera eta lapurtera, eta azken bi hauek bat bezala har zitezkeela adierazi zuen ("Que comunmente son uno mismo").
XIX. mendea
330px-Bonaparte_euskalki_mapa.jpg
Luis Luziano Bonapartek, Napoleon Bonaparteren hilobak, euskalkien beste banaketa bat egin zuen, egundaino indar handiz iritsi dena. Bere ikerketan, Euskal herrialde guztietako berriemaileak baliatu zituen, hala nola Jean Duvoisin aduanetako kapitain lapurtarra, Fray Jose Antonio Uriarte, Jose Samper apaiza, Mariano Mendigatxa bidankozetarra, Prudencio Hualde, Klaudio Otaegi zegamarra, Aita Ibarnegarai, Emmanuel Intxauspe kalonge zuberotarra. Lan-metodo moduan, berriemaile horiei Bibliako pasarte ezagunak toki jakin bateko euskaran jartzeko eskatzen zien eta barreiatuta zeuden eskuizkribu zaharrak bildu eta aztertu zituen. Bere sailkatze-lanean, hiru multzo handitan zortzi dialekto, hogeita bost azpidialekto eta berrogeita hamar barietate bereizi zituen; egungo ikuspegitik, modu zorrotzegian. Resurreccion Maria Azkue Euskaltzaindiko lehen presidenteak (1864-1951), Bonaparteren banaketa berrikusi zuen. Besteak beste, 1991ean desagertutako erronkariera euskalki berezi bezala sailkatu zuen, Bonapartek zubereraren barnean sailkatu zuen bitartean (suletine espagnol).
XX. mendetik aurrera
330px-Euskalkiak_koldo_zuazo_2008.png
Koldo Zuazoren 1997ko azken sailkapenaren arabera, honako 6 hauek dira:
Mendebaleko euskara edo bizkaiera: hiztun gehien daukan euskalkia. Mendebaldera, Ibaizabal du muga; ekialdera, Bizkaiko lurretatik 13 kilometrora dagoen Deba ibaia, Gipuzkoan; hegoaldera, ostera, Araba.
Erdialdeko euskara', gipuzkera': Gipuzkoan eta Nafarroa Garaiko ipar-sartaldean hitz egiten dena.
Nafar-lapurtera: Lapurdin eta Nafarroa Beherean mintzatzen dena.
Nafarrera : Nafarroa iparraldeko eskualdeetan egiten dena.
Ekialdeko nafarrera: Nafarroa Garaiko ekialdean egin izan den euskalkia dugu. Zaraitzuera hartzen du bere barnean eta Aezkoako euskara zubi-hizkeratzat hartzen da. Aezkoako euskarak zaraitzuerak baino osasun hobexeagoa du, baina biak egoera larrian daude. Hirurehun hiztun inguru ditu eta guztiak adineko jendea dira. Erronkariko euskara galdua ere, Zuazok multzo honetan sartzen du
Zuberera: Zuberoako herrialdean eta administrazioz Biarnokoa den Eskiulan egiten da. Amikuzetik gertuko herrietan egiten dena tarteko hizkeratzat hartzen da.
Erdi Aroan, nafarrerak gaskoieraren eragina jaso zuen fonetikan eta lexikoan. Eragin hartatik sortu ziren iparraldeko bi dialektoak. Zubererari dagokionez, bilakaera horretan, halaber, nafar-aragoiar hizkuntza erromanikoak hartu zuen parte.
Desagertuak
Erronkariera: Erronkariko haranean XX. mende hasiera arte egiten zena.
Hegoaldeko goi-nafarrera: Bonapartek sailkatu zuen. Iruñerriko eta Lizarrerriko euskarak hemen sartzen ziren. Egun, Ultzamako euskara da euskalki honen ezaugarri batzuk jasotzen dituena.
Arabera: Araban antzina egiten zen euskara, Landuccioren hiztegiari (XVI. m), Joan Perez de Lazarragaren eskuizkribuei eta beste hainbat testu motzei esker jasota ageri zaiguna.
Arestikoei, beste hizkera bat gaineratzen ahal diegu:
Erromintxela: Euskal Herriko buhame edo ijito jendeek hitz egin izan duten mintzoa, erromaniera eta euskararen batasun batetik sortua. Oso gutxi ikertu da: Resurrección María Azkuek erromintxelezko hitz gutxi batzuk bere hiztegian jaso bazituen ere, azken urteotan Josune Muñoz filologoa izan da euskararen aldaera hau sakonki ikertzen lehena, eta bostehun hitz inguru biltzea lortu du. Hegoaldean hiztun gehienak laurogei urtetik gorakoak dira, baina Iparraldean oraindik ere hiru belaunaldietako buhameak gai dira erromintxelez hitz egiteko. Euskal Herrian barna 500 erromintxel inguru omen daude.
XVIII. mendea