Bizkaierak bere lexikoan, kontraste handia erakusten du: arkaismoak eta, bere-bereak dituen hitzekin batera, erdal harrobiko mailegu nabarmenak ditu.
Kontraesan hori, ordea, hizkuntzalarientzat ez da hainbestekoa. Uhinen teoriaren (Wellentheorie) alde daudenek guztiz normaltzat ikusten dute molde zaharrak bazterretan gordetzea, hots, arkaismorik nabarmenenak, euskarari begira, Zuberoan eta Bizkaian izatea. Izan ere, hizkuntza eta dialektoen aldaketarik handienak erdialdean gertatzen direnean, berrikuntza horiek inguruan barrena uhinak bezala zabaltzen dira.
Bestalde, albo-erdarekin ezinbesteko harremanean egon izan direnak berak dira. Horrek argitzen du kanpotiko mailegu horien sarketa handiagoa.

Honatx bi ezaugarri horien ondarearen emaitza:
  • Alde batetik, bere-bereak dituen hitz asko ditu bizkaierak bere altxorrean, hainbatean dagoeneko eskolaren eta komunikabideen bitartez euskaldun eskolatuetara ere zabaltzen ari dena:
neba, ulertu, jazo, laga, lepo, garo, zelan, gitxi, bere, bage, barik, legez, jagon, eroan, ostera...
(B)gitxi (1. testua-5. lerroa)
(B) jatzobe (1. testua-5. lerroa)
(B) igarri (1. testua- 5. lerroa)

  • Bestetik, baita erdal iturburuko hauek ere:
antzinakoak: berba, gura...
harrezkerozkoak: bentana, pastore, armosu, kaballu...
(B)kurrilloak (1. testua- 8.lerroa)