IGURZKARI AUTONOMOAK. /j/ eta /f/


/j/ fonema alfono gehien edo ahoskera ezberdin gehien dituen kontsonantea da.


1.-Gipuzkoako alofono edo ahoskera: "j" /x/. Ahoskera hau XVII. mendean gazteleraren eraginez zabaldu zen Gipuzkoan. Adibidez, joan jakin, jan...

2.-Nafarreraz, lapurteraz, behe nafarreraz eta bizkaieraz berba egiten den herri askotan ahoskera edo alofonoa da "y" soinua, /y/ fonetikan. Euskaltzaindiaren ustez, jatorrena da zabalduena da, euskara batuaz ari garenean gomendatzen dena. Diakronikoki aztertuz gero, honako bilakaera hau izan omen zuen:
*e-akin> *i-akin> yakin

3.-Alofono bat ere bada Lekeition eta Ondarroan "j"ren antzeko bat sortzen da hikaz hitz egitean.

(EB) jaio> jaio (B) (1.testua-3. lerroa)
(EB) jantzirik> janzirik (B) (1. testua-9. lerroa)
(B) barrijak (1. testua-7. lerroa)
(B) jakun (2.testua- 15. lerroa)

/f/ soinuari dagokionez, ezpain-hortzetako igurzkari ahoskabea dela esan behar dugu. Erdi Aroko dokumentuetan ere agertu arren euskal sistema kontsonantikoan nahiko berritzat hartu izan da. Antzinako sisteman, ez zegoen /f/rik, adituen esanetan. Gure egunotakoa da, alboko hizkuntza erromanikoen eraginez hartu du hedadura zabala.
/f/ soinua berantiarra denez, askotan eztabaidatu da bere euskaltasuna. Bada euskalkirik, gainera /f/ren ordez /p/ erabili duenik ere: pormal, inpernu, pesta, praile, peria...
Egia da, nolanahi ere, erdal hitzetan eta erdaratik hartutakoetan erabiltzen dela batik bat.