Mogel

Juan Antonio Mogel Eibarren jaio zen 1745. urtean eta Markina-Xemeinen hil zen 1804.ean. Lehen liburua gipuzkeraz idatzi zuen arren, hortik aurrerakoak bizkaieraz egin zituen. Euskal-iberismoa hartu zuen abiapuntu gisa (euskararen jatorriari buruzko teorietako bat).
Mogel Añibarroren kontrakoa zen idazteko estiloan: Añibarrok ahalik eta jende gehienak ulertzeko moduan idatzi nahi zuen, eta Mogelek, berriz, bere herrikoa hartzea erabaki zuen, Markinakoa, nahiz eta euskaldun guztiek ez ulertu.
, askoren ustez lehen euskal eleberria da, baina benetako lehen euskal eleberria Auñamendiko Lorea da, Txomin Agirrerena; izan ere, Peru Abarca, ez baita erabat nobela. 1880an BETI BAT aldizkariak kapituluka argitaratu zuen, eta liburu gisa 1881ean argitaratu zen. Mogelen obra honek hainbat eragin jaso ditu: eragin klasikoak, Bibliarenak, Ilustrazioarenak eta Larramendirenak berarenak.
Etnologoentzat interes handiko eleberria da, bertan baserri-giroa, garaia eta ohiturak islatzen baitira.

MOGEL.jpg