Euskal sistema kontsonantikoan sei txistukari ditugu:
Igurzkariak: "z", "s" eta "x".
Afrikatuak: "tz", "ts" eta "tx".
Ortografia finkatu arte, akina bat buruhauste sortu die euskal idazleei. Izan ere, mendeetako euskararen egoera diglosikoak euskal idazleak kanpoko eredu grafikoa erabiltzera behartu ditu, eta haien sistemara egokitu beharrez, arazo handiak izan dituzte, euskarak sei fonema zituen lekuan gaztelaniak hiru eta frantsesak lau baino ez baitutuzte.
Euskal sistema kontsonantikoan txistukarien artean korrelazio bat dago. Bizkaieraz berba egiten den herrietan eta Gipuzkoako kostaldean ts eta z txistukariak galdurik daude. ts tz ahoskatzen da eta z berriz s, gainera azken aldian tx tz ere ahoskatzen da.
Fenomeno honi neutralizazioa deritzo.
/j/ fonema alfono gehien edo ahoskera ezberdin gehien dituen kontsonantea da.
1.-Gipuzkoako alofono edo ahoskera: "j" /x/. Ahoskera hau XVII. mendean gazteleraren eraginez zabaldu zen Gipuzkoan. Adibidez, joan jakin, jan...
2.-Nafarreraz, lapurteraz, behe nafarreraz eta bizkaieraz berba egiten den herri askotan ahoskera edo alofonoa da "y" soinua, /y/ fonetikan. Euskaltzaindiaren ustez, jatorrena da zabalduena da, euskara batuaz ari garenean gomendatzen dena. Diakronikoki aztertuz gero, honako bilakaera hau izan omen zuen:
*e-akin> *i-akin> yakin
3.-Alofono bat ere bada Lekeition eta Ondarroan "j"ren antzeko bat sortzen da hikaz hitz egitean.
/f/ soinuari dagokionez, ezpain-hortzetako igurzkari ahoskabea dela esan behar dugu. Erdi Aroko dokumentuetan ere agertu arren euskal sistema kontsonantikoan nahiko berritzat hartu izan da. Antzinako sisteman, ez zegoen /f/rik, adituen esanetan. Gure egunotakoa da, alboko hizkuntza erromanikoen eraginez hartu du hedadura zabala.
/f/ soinua berantiarra denez, askotan eztabaidatu da bere euskaltasuna. Bada euskalkirik, gainera /f/ren ordez /p/ erabili duenik ere: pormal, inpernu, pesta, praile, peria...
Egia da, nolanahi ere, erdal hitzetan eta erdaratik hartutakoetan erabiltzen dela batik bat.
ASPIRAZIOA: /H/ FONEMA
/h/a betidanik Euskal Herrian ahoskatu den fonema da, adituen aburuz. Koldo Mitxelenak dio, XIII. mendean bertan ere Hegoaldeko eskualde zabaletan ezaguna izango zela oraindik, Arabako eta Errioxako lurraldeetan, batez ere. XVI. menderako, halere, galdua izango zen Hegoaldean. Eta, dirudienez, galtzen goi-nafarrerako lurraldeetan hasiko zen. Ondorioz, aragoieraz ahoskatzen ez zenez, /h/a ez ahoskatzeko joera hura hedatuz joango zen goi-nafarreratik hasi eta ondoren hegoalde osora: Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoara.
(EB) bihar > biar (B) (1. testua- 6.lerroa)
(EB) hegazti > egazti (B) (1. testua- 10.lerroa)
(EB) hau > au (B) (1. testua- 18.lerroa)
(EB) harrotu > arrotu (B) (1. testua- 9.lerroa)
(EB) hain > ain (B) (1. testua- 9.lerroa)
(EB) horrela > holan (B) (2. testua- 4. lerroa)
Adierazkorra: berariaz edo nahita sorturiko bustidurari deritzo. Txikitasuna, maitasuna, goxotasuna adierazteko erabiltzen da, batez ere. Zenbait herritan umeei hitz egiteko xuka erabiltzen da, bustidura adireazkorra sortuz: Xer duxu? Oñaxea duxu ala?
Euskarak berez bi dardarkari ditu /r/ gogorra eta leuna.
BESTE ZENBAIT FENOMENO KONSONANTIKO
Bizkaieraz entzuten direnak:
ez + j> etxat, etxata > "ez jata gustatzen"
(EB) ez zait hainbeste gustatzen > ez jataz hainbeste gustatzen (B) (Audioaren testua-5. lerroa)
k+b > p
(EB) inork ere ez> iñopes (B)
(EB) nik baino gehiago > nipaño geixau (B)
TXISTUKARIAK
Euskal sistema kontsonantikoan sei txistukari ditugu:
Igurzkariak: "z", "s" eta "x".Afrikatuak: "tz", "ts" eta "tx".
Ortografia finkatu arte, akina bat buruhauste sortu die euskal idazleei. Izan ere, mendeetako euskararen egoera diglosikoak euskal idazleak kanpoko eredu grafikoa erabiltzera behartu ditu, eta haien sistemara egokitu beharrez, arazo handiak izan dituzte, euskarak sei fonema zituen lekuan gaztelaniak hiru eta frantsesak lau baino ez baitutuzte.
Euskal sistema kontsonantikoan txistukarien artean korrelazio bat dago. Bizkaieraz berba egiten den herrietan eta Gipuzkoako kostaldean ts eta z txistukariak galdurik daude. ts tz ahoskatzen da eta z berriz s, gainera azken aldian tx tz ere ahoskatzen da.
Fenomeno honi neutralizazioa deritzo.
(EB) antzina> antxina (B) (1. testua- 3. lerroa)
(EB) bakoitzak > bakotxak (B) (1. testua- 7.lerroa)
(B) naz> nas (B) (1. testua- 14. lerroa)
(B) pozez> poses (B) (3. testua- 1. lerroa)
(B) ezkero > eskero (B) (3.testua- 9. lerroa)
(B) gizendu > gisendu (B) (3. testua- 15. lerroa)
(B) zelan > selan (B) (2. testua-5. lerroa)
IGURZKARI AUTONOMOAK. /j/ eta /f/
/j/ fonema alfono gehien edo ahoskera ezberdin gehien dituen kontsonantea da.1.-Gipuzkoako alofono edo ahoskera: "j" /x/. Ahoskera hau XVII. mendean gazteleraren eraginez zabaldu zen Gipuzkoan. Adibidez, joan jakin, jan...
2.-Nafarreraz, lapurteraz, behe nafarreraz eta bizkaieraz berba egiten den herri askotan ahoskera edo alofonoa da "y" soinua, /y/ fonetikan. Euskaltzaindiaren ustez, jatorrena da zabalduena da, euskara batuaz ari garenean gomendatzen dena. Diakronikoki aztertuz gero, honako bilakaera hau izan omen zuen:
*e-akin> *i-akin> yakin
3.-Alofono bat ere bada Lekeition eta Ondarroan "j"ren antzeko bat sortzen da hikaz hitz egitean.
(EB) jaio> jaio (B) (1.testua-3. lerroa)
(EB) jantzirik> janzirik (B) (1. testua-9. lerroa)
(B) barrijak (1. testua-7. lerroa)
(B) jakun (2.testua- 15. lerroa)
/f/ soinuari dagokionez, ezpain-hortzetako igurzkari ahoskabea dela esan behar dugu. Erdi Aroko dokumentuetan ere agertu arren euskal sistema kontsonantikoan nahiko berritzat hartu izan da. Antzinako sisteman, ez zegoen /f/rik, adituen esanetan. Gure egunotakoa da, alboko hizkuntza erromanikoen eraginez hartu du hedadura zabala.
/f/ soinua berantiarra denez, askotan eztabaidatu da bere euskaltasuna. Bada euskalkirik, gainera /f/ren ordez /p/ erabili duenik ere: pormal, inpernu, pesta, praile, peria...
Egia da, nolanahi ere, erdal hitzetan eta erdaratik hartutakoetan erabiltzen dela batik bat.
ASPIRAZIOA: /H/ FONEMA
/h/a betidanik Euskal Herrian ahoskatu den fonema da, adituen aburuz. Koldo Mitxelenak dio, XIII. mendean bertan ere Hegoaldeko eskualde zabaletan ezaguna izango zela oraindik, Arabako eta Errioxako lurraldeetan, batez ere. XVI. menderako, halere, galdua izango zen Hegoaldean. Eta, dirudienez, galtzen goi-nafarrerako lurraldeetan hasiko zen. Ondorioz, aragoieraz ahoskatzen ez zenez, /h/a ez ahoskatzeko joera hura hedatuz joango zen goi-nafarreratik hasi eta ondoren hegoalde osora: Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoara.(EB) bihar > biar (B) (1. testua- 6.lerroa)
(EB) hegazti > egazti (B) (1. testua- 10.lerroa)
(EB) hau > au (B) (1. testua- 18.lerroa)
(EB) harrotu > arrotu (B) (1. testua- 9.lerroa)
(EB) hain > ain (B) (1. testua- 9.lerroa)
(EB) horrela > holan (B) (2. testua- 4. lerroa)
KONTSONANTE ALTERNANTZIAK
Bi alternantzia dira nagusi:(EB)-ki/-gi (B)
(EB) halako > alango (B) (1. testua- 9. lerroa)(B)zuben (1. testua-10.lerroa)
BUSTIDURA EDO PALATALIZAZIOA
Bi bustidura mota daude:- Automatikoa: -i- bokalaren eraginez sortzen denean.
i+tz>tx(EB)bakoitza > bakotxa (B) (1. testua-7.lerroa)
(EB) antzina > antxina (B) (1. testua- 3. lerroa)
i+l > ll
(EB) dabilen > dabillen (B) (1. testua- 2. lerroa)
(EB) oiloa > ollua (B) (1. testua- 1. lerroa)
(EB) bilatzea > billatzia (B) (3. testua- 19. lerroa)
i+n> ñ
(EB) inoren > iñoren (B) (1. testua- 16.lerroa)
(EB) inori > iñori (B) (1. testua- 2. lerroa)
(B) ezañagorik (B) (1. testua- 12. lerroa)
- Adierazkorra: berariaz edo nahita sorturiko bustidurari deritzo. Txikitasuna, maitasuna, goxotasuna adierazteko erabiltzen da, batez ere. Zenbait herritan umeei hitz egiteko xuka erabiltzen da, bustidura adireazkorra sortuz: Xer duxu? Oñaxea duxu ala?
(B) imiñiten (B) (3. testua- 5. lerroa)(EB) egia > egixa (B) (3. testua- 18. lerroa)
(EB) gehiegi > geixegi (B) (3. testua- 19. lerroa)
DARDARKARIAK
Euskarak berez bi dardarkari ditu /r/ gogorra eta leuna.
BESTE ZENBAIT FENOMENO KONSONANTIKO
Bizkaieraz entzuten direnak:ez + j> etxat, etxata > "ez jata gustatzen"
(EB) ez zait hainbeste gustatzen > ez jataz hainbeste gustatzen (B) (Audioaren testua-5. lerroa)
k+b > p
(EB) inork ere ez> iñopes (B)
(EB) nik baino gehiago > nipaño geixau (B)
Neutralizazioak:
(EB) gorputzean > korputzian (B) (1. testua- 12. lerroa)