Txomin Agirre Ondarroan jaio zen 1864an. Lehen ikasketak bertako eskolan egin zituen. Oso gaztetandik sentitu zuen apaiz izateko bokazioa, baina, etxean baliabide handirik izan ez, eta aitari laguntzen hasi zen aroztegian, harik eta aukera izan zuen arte Bilboko elizgizon baten morroi eta meza-laguntzaile izateko aukera izan zuen arte. Gero nagusi honek lagunduko zion diruz Gasteizko apaizgaitegian Filosofia eta Teologiako ikasketak egitea. Han Resurreccion Maria Azkueren adiskide egin zen.
Euskal kulturaren aldeko langile fina
Txomin Agirre hainbat modutara izan zen euskal kulturaren aldeko lanetan partaide. Esate baterako, Euskalzale aldizkariaren kolaboratzaile eta sustatzaile izan zen eta Ibaizabal, Euskal-Esnalea eta RIEV aldizkarietan lanak argitaratu zituen. 1918an Euskaltzaindia sortzeko erabakia hartu zeneko Eusko Ikaskuntzaren lehen Batzarra Oñatin egin zenean, Agirre euskara sailaren zuzendari izan zen. Euskaltzaindiaren lau sortzaileek euskaltzain oso izendatu zituzten hurrengo zortzi kideetako bat izan zen. Ez zuen, ordea, euskaltzain gisa lan handirik egiterik izan, 1920an zendu zelako.
Txomin Agirre euskal kulturako jaun ospetsuekin
Txomin Agirrek euskal kulturaren goi-mailako eragileekin harreman estuak izan zituen. Argazki honetan ezkerretik eskuinera: Karmelo Etxegarai, Arturo Kanpion, Julio Urkijo, Txomin Agirre, Serapio Mujika eta Joan Karlos Gerra
Idazlea
Txomin Agirre da, hain zuzen, euskarazko lehen eleberrigilea, Auñemendiko lorea lanarekin (1898). Horren aurretik euskaraz egin ziren narratiba-arloko lanak ez daitezke eleberritzat har, laburregiak direlako edo egituraz ez direlako XIX. mendean Europan nagusitu zen generokoen tankerakoak. Lehen lan horren gaia historikoa da, Ipar Euskal Herrian VII.mendean kokatua; emakume santu baten bizitzan oinarritua da eta bizkaieraz idatzita dago.
Horren ondoren beste bi eleberri argitaratu zituen: Kresala (1902) bizkaieraz, Euskal Herriko itsasaldeko herrietako ohituretan oinarritua eta Garoa (1912) gipuzkeraz idatzitakoa eta baserri giroko bizimodua islatzen duena. Ganboatarren eta oñaztarren arteko borrokei buruzko beste bat, Ni ta ni izenekoa idazten ari zela etorri zitzaion heriotza.
Beste idazlan laburrago batzuk ere utzi zituen: 1890ean Donostiako Lore-jokoetan saritu zioten Aita Larramendiren bizitzaren berri labur bat, Joan-etorri bat Erromara, Iziarko Amaren kondaira laburtxoa, Anton Betosko. Beste hainbat lan txikiago ere argitaratu zituen.
Kresala
Kresala edo gesala euskaraz itsasoko ura da edo hau lurruntzen denean geratzen den gatz-hondarra. Eleberriarren gaiari ederki egokitzen zaio izen hau, Euskal Herriko arrantzale-herri bateko bizimodua eta ohiturak deskribatzen baititu bertan. Arrantza-ontzi baten urperatzeko zorigaitza, adibidez, filmaturik bezala agertzen digu. Argumentuaren muina, ordea, maitasun-istorio bat da.
Domingo Agirre (1864-1920)
Txomin Agirre Ondarroan jaio zen 1864an. Lehen ikasketak bertako eskolan egin zituen. Oso gaztetandik sentitu zuen apaiz izateko bokazioa, baina, etxean baliabide handirik izan ez, eta aitari laguntzen hasi zen aroztegian, harik eta aukera izan zuen arte Bilboko elizgizon baten morroi eta meza-laguntzaile izateko aukera izan zuen arte. Gero nagusi honek lagunduko zion diruz Gasteizko apaizgaitegian Filosofia eta Teologiako ikasketak egitea. Han Resurreccion Maria Azkueren adiskide egin zen.
Euskal kulturaren aldeko langile fina
Txomin Agirre hainbat modutara izan zen euskal kulturaren aldeko lanetan partaide. Esate baterako, Euskalzale aldizkariaren kolaboratzaile eta sustatzaile izan zen eta Ibaizabal, Euskal-Esnalea eta RIEV aldizkarietan lanak argitaratu zituen. 1918an Euskaltzaindia sortzeko erabakia hartu zeneko Eusko Ikaskuntzaren lehen Batzarra Oñatin egin zenean, Agirre euskara sailaren zuzendari izan zen. Euskaltzaindiaren lau sortzaileek euskaltzain oso izendatu zituzten hurrengo zortzi kideetako bat izan zen. Ez zuen, ordea, euskaltzain gisa lan handirik egiterik izan, 1920an zendu zelako.Txomin Agirrek euskal kulturaren goi-mailako eragileekin harreman estuak izan zituen. Argazki honetan ezkerretik eskuinera: Karmelo Etxegarai, Arturo Kanpion, Julio Urkijo, Txomin Agirre, Serapio Mujika eta Joan Karlos Gerra
Idazlea
Txomin Agirre da, hain zuzen, euskarazko lehen eleberrigilea, Auñemendiko lorea lanarekin (1898). Horren aurretik euskaraz egin ziren narratiba-arloko lanak ez daitezke eleberritzat har, laburregiak direlako edo egituraz ez direlako XIX. mendean Europan nagusitu zen generokoen tankerakoak. Lehen lan horren gaia historikoa da, Ipar Euskal Herrian VII.mendean kokatua; emakume santu baten bizitzan oinarritua da eta bizkaieraz idatzita dago.Horren ondoren beste bi eleberri argitaratu zituen: Kresala (1902) bizkaieraz, Euskal Herriko itsasaldeko herrietako ohituretan oinarritua eta Garoa (1912) gipuzkeraz idatzitakoa eta baserri giroko bizimodua islatzen duena. Ganboatarren eta oñaztarren arteko borrokei buruzko beste bat, Ni ta ni izenekoa idazten ari zela etorri zitzaion heriotza.